Distantzia
5,6 km
Iraupena
≈ 1h eta 30min
Desnibela
≈ 150 m
Zailtasuna
Erraza
Ibilbidea Aurizberri herrian hasten da. Bidezidorraren lehen zatia larreetatik igarotzen da. Habitat horren ezaugarri belarra eta abereak hazten diren gune irekiak dira.
Ongi ongarritutako habitata da, perretxiko-espezie batzuentzat egokia dena; adibidez, hauentzat:
Perretxiko handienetako bat da. Txapelak 20 cm-ko diametroa izan dezake; hasieran arrautza-formakoa da, gero zabaldu egiten da eta ezkatatsua da. Hanka luze eta haritsua du, banagarria, eta oinarrirantz loditu egiten da. Eraztun higikor bat ere badu.
Garaia: udazkena, irailetik azarora, izozteekin batera desagertzen da.
Perretxiko oso delikatua eta galkorra da. 5-10 cm-ko txapela du, hasieran arrautza-formakoa eta erabat itxia da eta, gero, kanpai itxuran irekitzen da, eta, aldi berean, tinta moduko batean “urtzen” da. Hanka luzea du, hasieran kapelak estaltzen du eta eraztun bat dauka.
Garaia: udazkena, irailetik azarora.
Perretxiko txikia. 3-5 cm-ko diametroko txapela du, hasieran kanpai-formakoa edo ganbila, baina gero zabaldu egiten da. Hanka zilindrikoa du eta oso erresistentea.
Garaia: batez ere udazkena, irailetik azarora, nahiz eta urte osoan ager daitekeen.

Ziza ñimiñoa da, sortatan hazten dena adarren eta egur hilen gainean. 15 mm baino gutxiagoko txapela du eta jausgailu-forma zuria edo krema. Hankak ile-forma du, ia beltza oinarrian eta argitzen doa gora egin ahala.
Garaia: udazkena, udan has daiteke, baina batez ere iraila eta urria bitartean.

Kolore zuria, biskositatea eta itxura zeharrargia ditu ezaugarri. Txapelak 1,5-8 cm-ko diametroa du, eta, hezetasuna dagoenean, ganbila eta gelatinakara da. Hanka zilindrikoa du eta oinarrian erraboildu samarra da. Enbor eta zuhaitzen gainean hazten da.
Garaia: udazkena, irailetik abendura arte. Udaberrian has daiteke agertzen.

Perretxiko oso deigarria, baina tamaina txikikoa. 2 eta 6 cm artekoa izan ohi da, eltze edo kopa oso erregularraren forma du, hanka txiki baten gainean. Gorri biziko barrualdea du, eta kanpoaldea, berriz, argiagoa, zurixka edo arrosa argikoa da. Adar hilen gainean hazten da, batez ere.
Garaia: negua, abendutik otsailera.

Kolore anitzeko maskor itxura du, eta kolorez aldatzen diren banda zentrokideak ditu. Enbor osoa betetzera irits daitezkeen taldeetan hazten da. 5 eta 10 cm bitarteko tamaina dute, eta afelpatuak eta iletsu samarrak dira.
Garaia: udazkena, irailetik abendura arte, urte osoan ikus daitekeen arren.

Perretxiko ezagunena da, toxikoa izan arren, eta gonbitoak, beherakoak eta haluzinazioak eragiten ditu. Ezkata zuriz estalitako txapel gorria du ezaugarri bereziena, 7 eta 20 cm arteko diametroa izan dezake, hasieran esferikoa da eta berehala ganbila. Hanka zilindrikoa eta erraboilduna da oinarrirantz, eta mintzezko eraztun handia du.
Garaia: udazkena, berantiarra, irailetik azarora.

Onddo preziatuena da, 6 eta 30 cm arteko txapela du, hasieran ganbila dena, eta, gero, lau-ganbila. Gainetik marroi argia da. Azpitik, tutuak zuriak dira hasieran eta, gero, hori-berdexkak jartzen dira. Hanka motza eta lodia da, eta goiko aldean erretikula zuria du.
Garaia: udazkena; uztaileko edo abuztuko ekaitzekin has badaiteke ere.

inbutu formako perretxikoa da, ertzak oso nahasiak eta kizkur samarrak ditu, eta beltzak eta grisaxkak dira. Hanka zilindrikoa eta hutsa da, txapelaren inguruan loditua.
Garaia: udazkena, irailetik abendura arte.

Madari-formako perretxikoa, ezten konikoz estalia. Hasieran zuria da, gero arrexka, eta hanka laburra du. Barrutik zuria eta harroa da, baina gero hauts-itxurako masa marroi-berdexka bihurtzen da.
Garaia: udazkena, irailetik abendura.

Koral- edo azalore-forma du, hori-laranja kolorekoa. Tamaina handiko masa koraliformeak osatzen dituzte, eta 10-12 cm-ko altuerako orbelaren artean gailentzen dira.
Garaia: udazkena, irailetik azarora.

Kolore urdinxka deigarria du eta 4-8 cm-ko txapela, ganbila, laua eta oso likatsua. Ezkata zuriak ditu ertzean. Hanka zilindrikoa eta zuzena da, ezkatatsua eraztunaren azpian.
Garaia: udazkena, irailetik azarora.