Aurizberri-Sorogain ibilbidea

Distantzia
5,6 km

Iraupena
≈ 1h eta 30min

Desnibela
≈ 150 m

Zailtasuna
Erraza

Bidearen informazioa

Bidexka honetan perretxiko- eta onddo-espezie desberdinak aurkitzen eta identifikatzen saiatuko gara, zati bakoitzeko habitat desberdin batean arreta jarrita. Ibilbide hau Aurizberritik Sorogaineko aterpetxeraino doa, pagadia zeharkatuz.

Perretxikoak urtarokoaren mendekoak dira; beraz, hasiera batean ibilbide hau egokia da udazkenean egiteko.
 Entzun Aurizberri-Sorogain ibilbidea (... 🔊 )

1. ZATIA:

Ibilbidea Aurizberri herrian hasten da. Bidezidorraren lehen zatia larreetatik igarotzen da. Habitat horren ezaugarri belarra eta abereak hazten diren gune irekiak dira.

Ongi ongarritutako habitata da, perretxiko-espezie batzuentzat egokia dena; adibidez, hauentzat:

Galamperna (Macrolepiota procera). Ilustración: Trilumak estudios ambientales.

Galanperna (Macrolepiota procera)

Galanperna (Macrolepiota procera)

Perretxiko handienetako bat da. Txapelak 20 cm-ko diametroa izan dezake; hasieran arrautza-formakoa da, gero zabaldu egiten da eta ezkatatsua da. Hanka luze eta haritsua du, banagarria, eta oinarrirantz loditu egiten da. Eraztun higikor bat ere badu. 

Garaia: udazkena, irailetik azarora, izozteekin batera desagertzen da.

Urbeltz galaparduna (Coprinus comatus)

Urbeltz galaparduna (Coprinus comatus)

Perretxiko oso delikatua eta galkorra da. 5-10 cm-ko txapela du, hasieran arrautza-formakoa eta erabat itxia da eta, gero, kanpai itxuran irekitzen da, eta, aldi berean, tinta moduko batean “urtzen” da. Hanka luzea du, hasieran kapelak estaltzen du eta eraztun bat dauka.

Garaia: udazkena, irailetik azarora.

Hankaluzea (Marasmius oreades)

Hankaluzea (Marasmius oreades)

Perretxiko txikia. 3-5 cm-ko diametroko txapela du, hasieran kanpai-formakoa edo ganbila, baina gero zabaldu egiten da. Hanka zilindrikoa du eta oso erresistentea.

Garaia: batez ere udazkena, irailetik azarora, nahiz eta urte osoan ager daitekeen.

2. ZATIA:

Larrea utzi eta beste habitat batean sartuko gara: Pagadian. Tarte honetan, hildako egurraren gainean, enbor, motzondo edo adar hilen gainean hazten diren espezieak identifikatuko ditugu. Oso espezie bitxiak dira, eta forma ugari dituzte:

Marasmio gurpiltxoa (Marasmius rotula)

Ziza ñimiñoa da, sortatan hazten dena adarren eta egur hilen gainean. 15 mm baino gutxiagoko txapela du eta jausgailu-forma zuria edo krema. Hankak ile-forma du, ia beltza oinarrian eta argitzen doa gora egin ahala.

Garaia: udazkena, udan has daiteke, baina batez ere iraila eta urria bitartean.

Kolibio lirdingatsua (Mucidula mucida)

Kolore zuria, biskositatea eta itxura zeharrargia ditu ezaugarri. Txapelak 1,5-8 cm-ko diametroa du, eta, hezetasuna dagoenean, ganbila eta gelatinakara da. Hanka zilindrikoa du eta oinarrian erraboildu samarra da. Enbor eta zuhaitzen gainean hazten da.

Garaia: udazkena, irailetik abendura arte. Udaberrian has daiteke agertzen.

Txanogorritxua (Sarcosypha coccinea)

Perretxiko oso deigarria, baina tamaina txikikoa. 2 eta 6 cm artekoa izan ohi da, eltze edo kopa oso erregularraren forma du, hanka txiki baten gainean. Gorri biziko barrualdea du, eta kanpoaldea, berriz, argiagoa, zurixka edo arrosa argikoa da. Adar hilen gainean hazten da, batez ere.

Garaia: negua, abendutik otsailera.

Azal polita (Stereum insignatum)

Kolore anitzeko maskor itxura du, eta kolorez aldatzen diren banda zentrokideak ditu. Enbor osoa betetzera irits daitezkeen taldeetan hazten da. 5 eta 10 cm bitarteko tamaina dute, eta afelpatuak eta iletsu samarrak dira.

Garaia: udazkena, irailetik abendura arte, urte osoan ikus daitekeen arren.

Kimo adarzuria (Xylaria hypoxylon)

Kimo adarzuria (Xylaria hypoxylon)

Oso perretxiko txikia da, pospoloaren edo adarzabalaren adarraren formakoa, oinarri beltzarekin eta mutur zuriarekin. 2 eta 7 cm arteko altuera izan ohi du. Garaia: batez ere udazkenean, nahiz eta urte osoan ikus daitekeen.

3. ZATIA:

Atal honetan haritz-basoan jarraitzen dugu, baina oraingoan hosto-zoru artean hazten diren espezieak identifikatzeari egingo diogu arreta.

Kuleto faltsua (Amanita muscaria)

Perretxiko ezagunena da, toxikoa izan arren, eta gonbitoak, beherakoak eta haluzinazioak eragiten ditu. Ezkata zuriz estalitako txapel gorria du ezaugarri bereziena, 7 eta 20 cm arteko diametroa izan dezake, hasieran esferikoa da eta berehala ganbila. Hanka zilindrikoa eta erraboilduna da oinarrirantz, eta mintzezko eraztun handia du.

Garaia: udazkena, berantiarra, irailetik azarora.

Udazkeneko onddozuria (Boletus edulis)

Onddo preziatuena da, 6 eta 30 cm arteko txapela du, hasieran ganbila dena, eta, gero, lau-ganbila. Gainetik marroi argia da. Azpitik, tutuak zuriak dira hasieran eta, gero, hori-berdexkak jartzen dira. Hanka motza eta lodia da, eta goiko aldean erretikula zuria du.

Garaia: udazkena; uztaileko edo abuztuko ekaitzekin has badaiteke ere.

Zizahoria (Cantharellus pallens)

Zizahoria (Cantharellus pallens)

Kolore hori bereizgarria du. 3-8 cm-ko txapela du, hasieran ganbila eta gero inbutu-formakoa. Azpialdean tolesturak ditu, xaflen ordez. Hanka zilindrikoa da, txapelaren inguruan loditzen dena. Fruta-usain oso berezia du, eta zapore gozoa. Garaia: udazkena, baina apirila-maiatzean hasi daiteke, abendura arte.

Saltsa perretxiko beltza (Craterellus cornucopioides)

inbutu formako perretxikoa da, ertzak oso nahasiak eta kizkur samarrak ditu, eta beltzak eta grisaxkak dira. Hanka zilindrikoa eta hutsa da, txapelaren inguruan loditua.

Garaia: udazkena, irailetik abendura arte.

Pedo de lobo.

Otsoputza (Mucidula mucida)

Madari-formako perretxikoa, ezten konikoz estalia. Hasieran zuria da, gero arrexka, eta hanka laburra du. Barrutik zuria eta harroa da, baina gero hauts-itxurako masa marroi-berdexka bihurtzen da.

Garaia: udazkena, irailetik abendura.

Atzapar urregorria (Ramaria aurea)

Koral- edo azalore-forma du, hori-laranja kolorekoa. Tamaina handiko masa koraliformeak osatzen dituzte, eta 10-12 cm-ko altuerako orbelaren artean gailentzen dira.

Garaia: udazkena, irailetik azarora.

Sorgin berdexka (Stropharia aeruginosa)

Kolore urdinxka deigarria du eta 4-8 cm-ko txapela, ganbila, laua eta oso likatsua. Ezkata zuriak ditu ertzean. Hanka zilindrikoa eta zuzena da, ezkatatsua eraztunaren azpian.

Garaia: udazkena, irailetik azarora.

Ibilbidearen mapa

Deskargatu Aurizberri-Sorogain ibilbidea