Muskildako hariztia

Ugaztunen aztarna eta oinatzak jarraitzen dituen bidezidor autogidatua

Distantzia
4,3 km

Iraupena
≈ 1h

Desnibela
≈ 100 m

Zailtasuna
Erraza

Bidearen informazioa

Belardiz inguratuta dagoen ondo kontserbatutako harizti baten zeharkaldia da. Baso mota hau habitat bikaina da hegazti eta ugaztun askorentzat.

Bidezidor honetan, inguru honetako ugaztun ezagunen aztarna eta oinatzak aurkitzen eta identifikatzen saiatuko gara.

Oinatzak lokaztutako eremuetan edo putzuak dauden guneetan bilatu behar dira, baita hautsa pilatzen den lekuetan ere. Hala ere, aztarnei dagokienez, animalia bakoitzak bere ohiturak ditu, eta ohitura horiek ezagutu behar dituzu zer bilatu jakiteko.
 Entzun Muskildako Hariztia ( ... 🔊 )

1. ZATIA:

Lehen zatian, aurki daitezkeen haragijaleetan zentratuko gara:

Azeria

Animalia iheskor hau oso ezaguna da bere adimenagatik eta bizkortasunagatik. Kanidoen familiakoa da, eta familiaren barruan, tamaina txikiko espezie da. Erraz identifikatzen dira beti erne dauden belarriak, ile gorrixka eta isats lodi eta luzea dituztelako.

Beste kanido batzuekin alderatuta, ez dira taldean bizi, eta gehienbat bakarka ibiltzen diren animaliak dira. Dieta oso anitza dute: ehizatzen dituzten karraskarien eta hegazti txikien haragia, aurkitzen duten haragi ustela edota basoko baiak. Gauez ibili ohi badira ere, ez da zaila eguneko edozein unetan gure landa-eremuetan ikustea.

Zuzenean ikusteaz gain, interesgarria da uzten dituzten arrastoen bidez haien presentzia antzematea. Txakur baten antzeko oinatzak ditu, lau hatz (azkazalak barne) eta erdian oin-kuxin markatzen zaizkio. Azeri baten arrastoen inguruan, normalean, hainbat gorotz egon ohi dira, leku altu eta ikusgarrietan, adibidez arroketan, bere lurraldea markatzeko.

Rastros de gato
Azeri arrasto eta gorotzekin egindako ilustrazioa.

Basakatua

Katu gris nabar arruntaren antzekoa da, nahiz eta hainbat ezaugarri bereizgarri izan. Handiagoa izateaz gain, espezie honen bereizgarri bat isats luze eta lodia da, eraztun ilunak eta punta zabal eta iletsua dituena.

Batez ere gauekoa izan arren, egunsentian eta iluntzean ere ikus daiteke basakatua. Nahiago du basoetan edo nekazaritza-inguruneetan bizi, karraskari txikiak eta beste animalia txiki batzuk ehizatzen dituen tokietan.

Espezie honek bidezidorrak eta bidexkak erabili ohi ditu lekualdatzeko. Hortxe aurkitzen dira errazen animalia honen seinaleak, bereziki markatzeko uzten dituen gorotzak. Gorotz horiek zilindrikoak dira eta itxura trinkoa dute. Ezaugarri nagusietako bat da luzera guztian uniformeak direla, nahiz eta zati desberdinetan banatzen dituzten itotzeak ere badituen, gorotza lotuta edo banatuta utziz. Etxeko katuaren antzeko oinatzak ditu, baina handiagoak.

Rastros de gato
Basakatuaren arrasto eta gorotzekin egindako ilustrazioa.

2. ZATIA:

Zati honetan, ugaztun handiagoetan jarriko dugu arreta:

Orein-arrastoak.

Oreina

Oreina

Penintsulako belarjale basatirik handiena da. Arren eta emeen artean alde nabarmena dago, arrek adar handiak baitituzte urtearen zatirik handienean. Udan ile nabar-gorrixka izaten dute, neguan grisagoa.

Beren habitatari dagokionez, oihan eta zuhaixka trantsizioko guneak eta larreak dituzten eremu irekiak lehenesten dituzte. Zalantzarik gabe, udazkenaren hasieran izaten da animalia hauek ikusteko edo, gutxienez, entzuteko garairik onena, orduan izaten baita marrualdia. Espezie honen argose-garaia markatzen du marrualdiak. Leku irekietan elkartzen dira, eta zenbait ar borrokan aritzen dira beren indarra erakusteko eta emeekin estaltzeko.

Balizko topaketa horietatik harago, animalia horren presentziaren zantzuak beste modu batera ere ikus daitezke. 6 eta 10 cm arteko tartea duten bi oinatz paraleloz osatuta daude. Bere gorozkiak ere ikus ditzakegu, askotan multzokatuak egon ohi dira, eta forma luzanga, laukizuzena eta puntan amaitzen den muturra. Uda amaieran, adar-igurtzilekuak aurkitzeko aukera ere izango da, arrek zuhaixka eta zuhaitz gazteen kontra adarrak jo eta igurzten dituzten lekuak.
Rastros de ciervo.
Orkatz-aztarnak.

Orkatza

Orkatza

Orkatza Europako zerbidorik txikiena da. Udan ilaje arre gorrixka du eta neguan arre grisaxka. Espezie honen ezaugarri bereizgarrietako bat uzkiko ezkutu zuria da, baita ezpain zuriekin kontrastatzen duen mutur beltza ere.

Espezie honek zuhaitz askoko baso-eremuak nahiago baditu ere, babesa eta janaria ematen diotelako, ez da arraroa larreetan ikustea. Entzutean direnean erraza da txakur batekin nahastea, animalia honek ere zaunka egiten baitu, alarma-seinale bat botatzeko edo argose daudelako.

Orkatzaren oinatzaren ohiko arrastoa bi marka luzanga eta estu dira, oreinaren antzekoak, baina txikiagoak. Gorotzak pilatxotan agertu ohi dira bazkatzen egon diren lekuetan, eta tanta zabalaren itxura izan ohi dute, horiek ere oreinaren antzekoak, baina txikiagoak.

Rastros de corzo.
Basurde-arraztoak.

Basurdea

Basurdea

Tamaina ertaineko ugaztun hau etxeko txerriaren antzekoa da, gorputz trinko eta sendoa du, hanka motzekin, baina indartsuekin, eta buru luzexka du. Ilaje grisaxka dute, zurda luze eta latzez osatua.

Animalia hau ikusteko aukeraz gain, bere arrastoak ikustea ere ohikoa da. Basurdearen aztarnen desberdintasun nagusia lau oinatz markatu ohi ditu, bi hatz nagusi eta atzeko bi azazkalak.

Arrastoez gain, “bainuontziak” ere ikus daitezke. Horietan, lokatzetan iraultzen dira, freskatzeko eta parasitoak kentzeko. Horien ondoan, buztina eta ileak itsatsita dituzten zuhaitzak egoten dira, basurdeek bainatu ondoren hazka egiteko erabiltzen baitituzte. Halaber, ohikoa da soroetan eta basoetan koskak (musukatzeak) ikustea, elikagaia bilatzeko egiten dituztenak, hala nola sustraiak, zizareak eta abar.

3. ZATIA:

Azken zatian, gure inguruko ugaztun zalu eta muzinei erreparatuko diegu.

Azkonarra

Azkonarrak gorputz zabal eta zapala du, hanka motzekin. Ilajea luzea eta sendoa du, nahasketa zuri-beltz bereziarekin.

Gauez ibiltzen den animalia da, eta ilunabarrean atera daiteke; beraz, ez da ohikoa egun-argitan ikustea. Animalia orojalea da, eta bere dietan ornogabeak, fruituak, sarraskia eta animalia txikiak sartzen dira.

Azkonarrak oso lagunkoiak dira, eta 2-12 banako taldeetan bizi ohi dira, azkonar-zulo izeneko lurpeko barrunbeetan. Gizakiekin distantzia mantentzen duen arren, oso jostaria da bere kideekin, gazte zein helduekin, eta espezie-kideen gorputza garbitzen parte hartzen du.

Bere arrastoak erraz ezagutzeko modukoak dira, bideetan aurkitu ohi dira, eta 5 hatzak markatzen dira, oin-zolako kuxinaz gain, handia eta angeluzuzena dena. Lurrean zulo txikiak egiten ditu, komun-zulo deritzenak, eta bertan egiten du kaka. Gorozkiak zilindrikoak dira, lodiak eta ia beti zatikatuak. Batzuk ilunak eta beltzak dira, eta haziak, fruituen hondarrak eta intsektuak dituzte.

Rastros de gato
Azkonarraren arrasto eta gorotzekin egindako ilustrazioa.

Urtxintxa

Ugaztun atsegin hau karraskarien ordenakoa da. Ilaje gorrixka eta isats luze eta iletsua ditu, eta itxura berezia ematen diote.

Eskarmentu handiko eskalatzaileak dira, eta janari bila jaisten dira lurrera: fruitu lehorrak, haziak, sustraiak eta hostoak. Abilezia honek, eguneko animaliak izatearekin batera, gure lurraldeko zuhaitzetan animalia ikusgarria izatea eragiten dute.

Zuhaitzetan ikusi ohi diren arren, lurrean aurkitu ohi dira haien arrastoak, batez ere haien dietaren hondarrak. Hauen artean, espezie desberdinetako konifero-haziak nabarmentzen dira, bere dietaren zati garrantzitsuena osatzen dutenak, habietatik hartzen dituzten hegazti txikien arrautzak ere gustatzen zaizkie.

Espezie honen kasuan, aztarnak zein gorotzak ikustea zaila da.

Rastros de gato
Urtxintxa-arrasto eta -zirinekin egindako ilustrazioa.

Ibilbidearen mapa

Deskargatu Muskildako Hariztiaren ibilbidea