Sorogain

La huella humana


Sorogainen bizi izandako belaunaldiek beren arrastoa utzi dute lurraldean, ibarreko inguruneari eta bizitzari lotutako bide, eraikuntza eta jardueren bidez.

Ezagutu gizakiak ibarrean denboran zehar utzitako ondarea.

Sorogaingo paisaia mendeetan zehar pertsonek eta naturak elkarri eragin izanaren emaitza da. Giza aztarnak lurraldea moldatu du, lehen biztanleetatik hasi eta jarduera tradizionaletaraino.

MEGALITOAK
Sorogaingo ondare arkeologikoa bikaina da: trikuharriak, harrespilak, tumuluak eta menhirrak bere luze-zabalean.

ARTZAINTZA
Bertako arrazak Burguete zaldia, Pirinioetako behia eta latxa ardia dira. Aziendari eta basoari lotutako kulturak eta ekonomiak itxura berezia eman diote paisaiari.

MENDIAREN ERABILERAK
Oihana funtsezko baliabide-iturria izan da beti, bai herritarren kontsumorako, bai ikatzaren bidez industria hornitzeko.

BIZITZA SOROGAINEN
Sorogaingo azkeneko biztanleak Pablo Etxeko eta Beltza Bordako familiak izan ziren, duela hamarkada gutxi batzuk arte.

Bisitatu zentroa

Antolatu zure bisita eta ezagutu Sorogaingo historia, paisaia eta memoria.