Sorogain

Mugako Lurraldea


Mugak nortasuna ematen die bertako biztanleei. Muga orok banalerro bat ezartzen du, eta, aldi berean, bi aldeetako herriek partekatzen duten nortasuna sortzen du.

Ezagutu mugako bizipenek lurralde honetan izan duten eragina.

Sorogain mugako lurraldea da, eta bertako historia, kultura eta bizimoduak mugaren bi aldeetan eraiki dira.

KINTOA
Ibarren artean historikoki partekatutako lurraldea da. Bertako mendien erabilerak akordio eta ohituren bidez arautu izan dira.

CONTRABANDO
Kontrabandoa bailarako ekonomiaren parte izan zen eskasia garaian. Horretan aritzen zirenek bide tradizionalak erabiltzen zituzten, lurraldearen ezagutza handiaz baliatuta. Emakumeek paper garrantzitsua bezain ikusezina jokatu zuten, kontrabando-sareei abisuak emateko hainbat estrategia erabilita eta etxetik bertatik laguntza eta babesa eskainiz.

EZKABAKO IHESA
1938ko San Kristobal gotorlekuko ihesak askatasunerako pasabide bihurtu zuen Sorogain, lekuaren oroimenean sakonki eraginda.

LOIZUKO GIZONA
Ezagutzen den nafarrik zaharrena, Loizuko gizona, Errotalde I haitzuloan aurkitu zuten, Loizu eta Aintzioa artean, Sorogaindik 14 kilometrora.

Bisitatu zentroa

Antolatu zure bisita eta ezagutu Sorogaingo historia, paisaia eta memoria.