Sorogain

Bisitatu Zentroa


Zentrora sartzeko eta bisita antolatzeko informazio praktikoa.

1. Kokapena eta erreserba

Zentro digitala, lurralde museoa, Sorogaingo aterpearen ondoan dago, Erroibarko bihotzean. Errepidea asfaltatuta dago, eta erraz irits daiteke ibilgailu partikularrean. Zentroaren ondoan ibilgailuak aparkatzeko tokia dago.

Zentrora sartzeko aldez aurretik erreserba egin behar da eta gure web orriaren bidez egin daiteke. Gure erreserben webgunera sar zaitezke esteka honen bidez edo eraikinaren sarreran dagoen QR kodea eskaneatuz.

Behin erreserba baieztatuta, e-mail bat jasoko duzu behar duzun informazio guztiarekin, zure bisita ahaztezina izan dadin. Esperientzia ahalik eta onena izateko, taldeak 6 pertsona heldu baino gehiago ez izatea gomendatzen dizugu.

Instalazioen segurtasun eta mantentze arrazoiengatik, kanpoko inguruan eta zentrorako sarbideetan bideozaintza-sistema aktiboa dago 24 orduz.

2. Bisitaren funtzionamendua

Sorogaingo Zentro Digitalaren esperientzia bisita libre eta murgiltzaile gisa diseinatuta dago, bisitari bakoitzak edukiak bere erritmoan ikusteko aukera izan dezan.


Bisita hasteko:

1- Erreserba egiaztatzeko mezu elektronikoan zentrora sartzeko aukera ematen dizun QR kode bat jasoko duzu.

2- Zentroko atean irakurgailu bat aurkituko duzu; atea desblokeatuko du zure erreserbako QR kodea erakustean.

Ez duzu estaldura arazorik izanen, zentroak wifi gunea baitu.

Bisita bakoitza ordubetekoa da, eta denbora horretan gunean askatasunez mugitu eta eduki digitalak ikus daitezke.

Erakusketak ukipen-pantailak, proiekzioak eta ikus-entzunezko baliabideak uztartzen ditu, Sorogaingo eta Erroibarko historia, paisaia eta memoria kulturala ikuspegi garaikide eta interaktibo batetik ezagutzeko.

Eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude eskuragarri, eta bertako eta nazioarteko bisitarientzat esperientzia irisgarria eskaintzen dute.

Bisita bukatutakoan, gure inguruari buruz ikasitakoa frogatzeko joko interaktibo bat aurkituko duzu, baita gogobetetze-inkesta txiki bat ere, hobetzen lagunduko diguna.

Hortaz gain eta esperientzia borobiltzeko, gure ibilbide tematikoak ezagutzeko aukera duzu.

3. Bisitaldiaren arauak

– Debekaturik dago janaria eta edaria zentroan sartzea.

– Debekaturik dago zentroaren barnean erretzea.

– Debekaturik dago animaliak zentrora sartzea.

– Instalazioen segurtasun eta mantentze arrazoiengatik, kanpoko inguruan eta
zentrorako sarbideetan bideozaintza-sistema aktiboa dago 24 orduz.