Sorogain

Bisitatu Zentroa


Zentrora sartzeko eta bisita antolatzeko informazio praktikoa.

1. Kokapena eta erreserba

Zentro digitala, lurralde museoa, Sorogaingo aterpearen ondoan dago, Erroibarko bihotzean. Errepidea asfaltatuta dago, eta erraz irits daiteke ibilgailu partikularrean. Zentroaren ondoan ibilgailuak aparkatzeko tokia dago.

Zentrora sartzeko aldez aurretik erreserba egin behar da eta gure web orriaren bidez egin daiteke. Gure erreserben webgunera sar zaitezke esteka honen bidez edo eraikinaren sarreran dagoen QR kodea eskaneatuz.

Behin erreserba baieztatuta, e-mail bat jasoko duzu behar duzun informazio guztiarekin, zure bisita ahaztezina izan dadin. Esperientzia ahalik eta onena izateko, taldeak 6 pertsona heldu baino gehiago ez izatea gomendatzen dizugu.

Instalazioen segurtasun eta mantentze arrazoiengatik, kanpoko inguruan eta zentrorako sarbideetan bideozaintza-sistema aktiboa dago 24 orduz.

2. Bisitaren funtzionamendua

Sorogaingo Zentro Digitalaren esperientzia bisita libre eta murgiltzaile gisa diseinatuta dago, bisitari bakoitzak edukiak bere erritmoan ikusteko aukera izan dezan.

Bisita hasteko:

1- Erreserba baieztatzeko mezuan, QR kode bat jasoko duzu, zentroan sartzeko baimena ematen dizuna.

2- Zentroko atean irakurgailu bat aurkituko duzu, zure erreserbako QRa erakustean sarrerako atea desblokeatuko duena.

Ez duzu estaldura arazorik izanen, zentroak wifi gunea baitu.

Bisita bakoitza ordubetekoa da, eta denbora horretan gunean askatasunez mugitu eta eduki digitalak ikus daitezke.

Erakusketak ukipen-pantailak, proiekzioak eta ikus-entzunezko baliabideak uztartzen ditu, Sorogaingo eta Erroibarko historia, paisaia eta memoria kulturala ikuspegi garaikide eta interaktibo batetik ezagutzeko.

Eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude eskuragarri, eta bertako eta nazioarteko bisitarientzat esperientzia irisgarria eskaintzen dute.

Bisita bukatutakoan, gure inguruari buruz ikasitakoa frogatzeko joko interaktibo bat aurkituko duzu, baita gogobetetze-inkesta txiki bat ere, hobetzen lagunduko diguna.

Hortaz gain eta esperientzia borobiltzeko, gure ibilbide tematikoak ezagutzeko aukera duzu.

3. Bisitaldiaren arauak

– Gure zentro digitala erabat automatizatuta dago. Hala ere, 40 seg behar dira pantailak aktibatzeko. Pantaila beltzen bat aurkitzen baduzu, itxaron denbora hori informazio-panelen irakurketaz gozatzen duzun bitartean.

– Gure pantailek, aktibatu ondoren, hainbat aukera dituen menua eskainiko dizute. Sakatu zeinetatik hasi nahi duzun.

-Zure bisitan lau gune tematiko zeharkatuko dituzu. Bisitaren norabidea lurrean markatuta dago, gidatuko zaituzten argi-seinaleen bidez.

– Debekaturik dago janaria eta edaria zentroan sartzea.

– Debekaturik dago zentroaren barnean erretzea.

– Debekaturik dago animaliak zentrora sartzea.

– Instalazioen segurtasun eta mantentze arrazoiengatik, kanpoko inguruan eta zentrorako sarbideetan bideozaintza-sistema aktiboa dago 24 orduz.