Sorogain

Ohar juridikoa

EDUKIA

Erroibarko Udalak arreta berezia jartzen du webguneko informazioa zuzena eta zehatza izan dadin; horretarako, informazioa aldian-aldian eguneratzen du eta akatsak atzematen diren bezain laster zuzentzen ditu. Hala ere, Erroibarko Udalak ezin du bermatu informazioa uneoro eguneratuta dagoenik edo akatsik ez dagoenik.

Webgune honetan argitaratutako informazioak izaera informatiboa baino ez du, eta ez du administrazio-egintzen komunikazio edo jakinarazpen ofizialen baliorik. Horrelakoak horretarako legez ezarritako bide ofizialen bidez jakinaraziko dira.

Aurrekoa gorabehera, webgunearen bidez administrazio-prozeduren esparruan dokumentu elektronikoak sortzen badira, osorik edo zati batean bide honen bidez izapidetutako prozeduretan, dokumentu horiek benetakotzat hartuko dira eta indarrean dagoen legediak aitortzen dien froga-balioa izango dute.

ERANTZUKIZUNAREN MUGAKETA

Erabiltzailea izango da webgune honen erabilera desegoki edo legez kontrakoaren ondorioz egin ditzakeen arau-hausteen edo hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteen erantzule bakarra.

Erroibarko Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamenduan gerta daitezkeen interferentzia, omisio, etenaldi, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioengatik sortutako kalteen gainean, baldin eta horien jatorria Udalaren kontrolpetik kanpoko arrazoietan badago. Era berean, ez da erantzule izango telefono-lineen gabezien edo gainkargen, Internet sistemaren edo bestelako sistema elektronikoen gainkargen ondorioz sortutako atzerapen edo blokeoen gainean.

Erroibarko Udalak ez du bermatzen hirugarrenek emandako edukien egiazkotasuna, ezta webgune honetan ager daitezkeen eduki horietako akatsen ondorioz sor daitezkeen ondorioen erantzukizuna hartzen ere.

Era berean, Erroibarko Udala ez da webgune honen bidez zuzenean edo zeharka eskura daitezkeen esteka elektronikoen (linken) bidez ikus daitezkeen edukien, produktuen edo zerbitzuen erantzule izango. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten Udalaren eta esteken bidez sartzen diren orrien titular diren pertsona edo erakundeen artean. Udalak eskubidea du bere webgunean agertzen diren estekak alde bakarrez eta edozein unetan kentzeko.

Erroibarko Udala ez da erantzule izango hirugarrenek erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean instala ditzaketen cookieen gainean, ezta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografiko edo zehaztasun faltengatik ere.

Udalak ezarritako bideen bidez (posta elektronikoaren bidez, kontsulta-formularioen bidez eta abar) egindako kontsulta edo informazio-eskaerei emandako erantzunek orientazio-izaera baino ez dute, eta ez dira inola ere lotesleak izango administrazio-prozeduren ebazpenerako; izan ere, prozedura horiek aplikatu beharreko arau legal eta erregelamendarioei lotuta daude zorrotz.

JABETZA INTELEKTUALA

Web atari honen diseinua, iturburu-kodeak, logotipoak, markak eta gainerako elementuak Erroibarko Udalarenak dira, titularitatea bestelakoa dela berariaz adierazi ezean, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Horien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta dago, Udalaren berariazko baimenik izan ezean.

Erabiltzaileak uko egingo dio Erroibarko Udalaren edo webgune honetan aipatzen diren hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen edozein jarduera egiteari.

Nolanahi ere, berrerabilpenaren araubideak datu pertsonalen babesaren printzipioak erabat errespetatzen direla bermatu beharko du.

SEGURTASUNA

Erroibarko Udalak hartutako segurtasun-neurriak DBEOren (RGPD) 32. artikuluan ezarritakoarekin bat datozenak dira. Ildo horretan, Udalak, teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak kontuan hartuta, baita pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arriskuen probabilitatea eta larritasuna ere, arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak ezarri ditu.

Nolanahi ere, Erroibarko Udalak mekanismo nahikoak ezarri ditu honako hauek bermatzeko:

  • Tratamendu-sistemen eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia etengabe bermatzea.
  • Gorabehera fisiko edo tekniko bat gertatuz gero, datu pertsonalen erabilgarritasuna eta sarbidea azkar berreskuratzea.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri tekniko eta antolakuntzazkoen eraginkortasuna aldizka egiaztatu, ebaluatu eta baloratzea.
  • Datu pertsonalak, hala badagokio, pseudonimizatzea eta zifratzea.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honi edo bertan garatutako jarduerei lotutako gatazka edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria izango da aplikagarria, eta alderdiek berariaz onartzen dute haren mende jartzea. Webgune honen erabileratik eratorritako edo harekin lotutako gatazka guztiak ebazteko eskumena Iruñeko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.